"Olarteko irakasleok: biba zuek!"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Arexolaleiba 2011ko uzt. 4a, 02:00

Aurreko ostiraleko GOIENAn, Suminduta! izenburupeko gutuna argitaratu zen.

Lerro hauen bidez ez dugu helburu gutunari erantzutea; izan ere, egileak egiten dituen salaketa, baieztapen eta galderen inguruan aritzeko ez dugu uste foro publiko hau toki egokiena denik. 

Lerro hauen bidez Arizmendi Ikastolako Olarte guneko irakasle guztiei gure errekonozimendu eta esker ona helarazi nahi dizkiegu. Aipatu gutuna dela eta oso minduta ikusi ditugu San Juan jai hauetan Olarteko irakasleok eta, egoera horren aurrean, honakoa esan nahi dugu: pozik, oso pozik, daude gure alabak Olarten eta, aldi berean, pozik, oso pozik gaude gu ere alabak Olarten hezten ari direlako. Bertako andereñoak bihotz eta arima ari dira egunerokotasunean, egiten duten horretan sinisten dute eta, besteak beste, euskararekiko duten jarrera eta praktika nabarmentzekoak dira.

Duela gutxi, gogo biziz, Korrika 17ren harira abesten genuen bezala: "… milioika pauso txikiz indartuz herria, Olarte ere bada Euskalakaria", eta hori guztia, batez ere, zuei esker denez, biba zuek!

------------------------------

Juan Luis Arexolaleiba Gatxi, Amaia Arrieta, Nagore Iraola eta Saioa Ojanguren
(Arizmedi ikastolako Olarte guneko gurasoak)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak