Hustutako esanahiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Kortabarria Mantzizidor

Botere goseak mugarik gabe dirau gaur egun ere, historian bezala.

Horrek langile klasea txirotu eta migratzera behartzen du. Testuinguru honetan, sare sozialen algoritmoek eta sasikazetarien informazio desegokiek errealitatea desbideratzen dute, eta Ceutako krisiari inbasio deitzen diote.

Munduko magnateek ondo dakite Ceutara iristen direnak pertsona txiroak direla, bizimodu hobe baten bila dabiltzalako. Benetako inbasioak boteretsuek Venezuelan edo Iranen egiten dituztenak dira, baina hitzaren esanahia hustu dute ultraeskuinaren eta hark manipulaturiko jendearen bozgorailuekin. Laguntza emateari konplize izatea deitu diote eta indarrez beste lurralde batzuk hartzeari, babesa. Are okerrago, oinarrizko osasunaren, hezkuntzaren eta esku hartze publikoaren aurka jarri dituzte asko, euren diskurtso faltsuekin. Geure ongizaterako funtsezkoak diren zerbitzu publikoen etorkizuna ere arriskuan jartzen dute horrela.

Orain arte eutsi diogu ultraeskuinaren hedatzeari, baina, zoritxarrez, hark kenduko dizkigun eskubideak falta ditugunean soilik konturatuko gara egoeraren larritasunaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak