Era berean, 40 urteko emakumeen haurdunaldi kopuruak 25 urtetik beherakoena bikoizten du. Ukaezina da, beraz, zaintza-sare indartsua sortzeko beharra; izan ere, laster, 30 urte inguruko gazte askok mendekotasun-egoeran edo gaitz kronikoekin izango dituzte gurasoak. Gainera, bakarrik edo anai-arreba bakarrarekin egin beharko diote aurre egoera horri.
Antzeko egoeran egonik, herriko zaintza-baliabide publikoak babes handia izan dira niretzat. Herriko baliabide horiek funtsezkoak dira, baita horiek baino intentsiboagoak direnak ere. Bestela, pertsona askok euren bizi-proiektuei uko egin beharko diete: sorlekutik kanpoko bizilekua utzi, bizitza profesionala eten, edo lanean etengabeko baimenak eta murrizketak eskatu. Horrenbestez, zaintza-sare publiko sendo eta unibertsala eraikitzen hasteko garaia da, beranduegi izan baino lehen.