Armairu formako baloia

Har al dezake baloi batek armairu forma? Noski! Erraz asko! Azalduko dizut.

Horra, nire ikasle adingabeen mugikorren arduraren baloiak forma hori hartu du. Altxa Burua ekimeneko partaide bazara, ulertuko duzu, eta babesa emango didazu. Baina, zoritxarrez, guraso batzuk ez dira zu bezalakoak, eta seme-alabak sakelakoarekin eskolara bidaltzen dituzte. Guraso horiena da armairu forma hartu duen baloia, eta nire ikasleen gailuak giltzapetzen ditut han; izan ere, debekatuta daude. Orain, armairu horretako gailuren bat desagertzen bada, erraz topatuko dute zenbait gurasok erantzulea: ikastetxea edo irakaslea.

Nik bestela pentsatzen dut, eta Altxa Burua ekimeneko partaide izanez gero, hau ere erraz ulertuko duzu, zorionez. Adingabeei mugikorra libre uzten dieten gurasoak dira gailu horiekin gertatzen denaren erantzule, eta ikastetxeen teilatura jaurti dute ardura horren baloia. Edo, tira, gurean, armairura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak