Follow my... Lead?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Kortabarria 2024ko abe. 22a, 00:00

Ingelesezko leader adierak talde baten gidaritza daraman pertsona du esanahi.

Euskaraz, berriz, lider deritzegu, gida ditzaketen taldeak bezain anitzak izan ohi direlarik, eta anitzak bezain ezinbestekoak.

Bi talde handitan bereiz daitezke aipaturiko lider horiek: positiboak eta negatiboak daude. Lider positiboek, batetik, erabakiak hartu, horien ondorioak onartu eta gauzatu egiten dituzte, eurentzat eta taldekideentzat onena dena lehenetsiz. Noski: gutxi dira. Lider negatiboek, ostera, haien taldekideak erabili eta gutxietsi egiten dituzte, euren burua ingurukoenaz gaindi ezartzeko edo lagun gutxi batzuentzat onurak eskuratzeko asmoz.

Zoritxarrez, gaur egungo politikaren arloan, bigarren tankerako liderrak nagusitu dira erabat, eta ez dago bere kargutik erabat ausartu eta ustez aproposik defendatzen duenik. Kontrara, besteen balizko ideia desegokien edo parte-hartze prozesu hankamotzen emaitza gisa aurkezten dituzte euren erabakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak