Ziurrenik, inpaktu txikiagoa du auto arrunta luzaro mantentzeak. Baina tira, green ei da hori, koherentea ez den arren.
Laster, hirietan sartzeko ere pegatinak ordaindu beharko ditugu. Guztia CO2 isurketen kontra. Dirudienez, isurtzeagatik nori ordaintzen diogun eta isurketa non egiten den da benetan axola duena. Izan ere, Donostia erdian ezingo dugu gasoliorik erre, baina handik oso gertu hondakinak, aldiz, bai. Ez dirudi koherentea, baina green ei da.
Donostiako Udalaren eta baso-kudeaketa arautzen duen Foru Aldundiaren buru den alderdia bera da. Bitxia, basogintzan eukaliptoa baimentzen duelako. Kontrara, aspalditik diote adituek eukaliptoa ez dela green, eta CO2 emisioak handitzen dituela.
Ez dio axola, guk jarraituko dugu hiriak green izan daitezen ordaintzen, gure bazterrak black bilakatzen diren bitartean.