Bazkalostean, gaztetxean duzu txanda, eta han dira Nuklearrik? Ez, eskerrik asko eta Itoiz stop! dioten pegatinak. Handik udaletxeko hiesaren gaineko erakusketara zoaz. Kondoiak har daitezke. Gazte boluntarioek azaldu dizute eragilera.
Bueltan zara institutuan; kasu honetan, baina, lanean, 2023an. Mezu ekologista eta feministak Eusko Jaurlaritzak jarriak dira. Erreforma garaia da, baina kontrako kartelik ez dago. Ikasgelan dira ikasleak, pantailei begira. Letra matxistak ozen entzun daitezke, kaskoen bolumenari esker. Feminismoa "sermoia" ei da. Hezkuntza Sailak emandako sexualitate tailerrean ez da kondoirik. Gaztetxeko atean abisua irakurri duzu: Lapurretengatik itxita.
Lehen kalekoak ziren aldarriak instituzional bilakatu dira, manifak prozesio, eta sexualitatea unitate didaktiko. Hein batean, ez ote da instituzionalizazioaren ondorio oinarri etikoen kontrako jarreren gorakada?