Maskulinitatea morez jantzia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Kortabarria 2023ko uzt. 1a, 00:00

Luzea da emakumeek matxismoaren kontra egin duten bidea. 

Bidearen hastapenetako emakume haien inguruko beste batzuei ezinegona sortu zitzaien, ezezagun zaigunak barrua astintzen baitigu.

Bien bitartean, matxismoa emakumeen arazo esklusiboa zela pentsatu izan du gizonezko askok. Gutxi izan dira matxismoaren inposizioei aurre egin dietenak, asko eroso baitaude. 

Sexu orientazio edo genero identitateagatik genero-estereotipo normatiboak betetzen ez dituztenek bazterketa eta begirunerik eza pairatzen dituzte, bidearen hastapenetako emakumeek bezala. Alabaina, azken boladan, asko dira kontzienteki gizon edo emakume izateko modu normatiboari uko egin dioten herritarrak, eta, zorionez, horien ikusgarritasuna nabarmen handitu da. 

Orain, erreferenteak ugari eta askotarikoak dira. Aprobetxatu dezagun, bada, matxismoa eraitsiz jarraitu eta maskulinitatea errotik eraldatzeko dugun aukera paregabe hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak