Zu? Ni bezala, sexudun

Erabiltzailearen aurpegia Jon Kortabarria Mantzizidor 2022ko uztailaren 1a

Gizakia izaki bizidun sexuduna da. Sexua eta horri loturiko ezaugarriak ditu; hots, sexu-karaktereak. Sexualitatea, oinarri-oinarrian, sexudun gisa ditugun bizipen, emozio, sentimendu eta portaerak dira.

Zorionez, gorputz guztiak ez dira berdinak; eta, gainera, bizitzan zehar ere aldatu egiten dira. 

Hala, zorionez, sexualitate guztiak ere desberdinak dira, pertsonaz pertsona aldakorrak. 

Are gehiago, bizitzan zehar, bakoitzaren sexualitatea ere aldatu egiten da, gorputza aldatzen den heinean. Sexu-orientazioa eta genero-identitatea sexualitatearen aldagaiak baino ez dira. Batzuek, eskizofrenia matxistatik, bizitzaren, aniztasunaren eta askatasunaren kontra, heterosexualitatea eta binarismo hertsia inposatu nahi dituzte.

Hortaz, zorionak inposizio horien guztien gainetik zuen sexualitatea aske, errebelde eta osasuntsu bizi duzuen guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak