Etxera gogoetan doa. Autobusa maiz izan balu, erabiliko zukeen. Hala ere, erdigunera iristeko garraioan ez ziokeen balioko bere garraio-txartelak; hori ere traba da.
Ezin du ulertu, geroz eta oztopo gehiago ditu hiriko nahitaezko egitekoetara iristeko. Alternatibak, ostera, gutxiago. Lehen, behintzat, diruz ordain zezakeen hiriko autobusetan, eta bertakoen prezio berean bidaiatu.
Beharbada, txartel batekin guztia egin ahal izan balu ere, gehiago erabiliko zukeen. Akaso, noizbait posible izango du. Noiz?