Esan eta kontraesan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Kortabarria 2019ko urt. 11a, 08:39

Urte berriari ez diot ezer eskatzen.

Hausnartu baino ez dut egin, gaizki egin ditudanen inguruan, haiek aldatzea helburu. Pentsatu dut 2018an gehienok ikusi dugula energiakontsumoa murriztu beharra; kontrara, hainbati entzun diot argi gutxi izan ditugula Gabonetan. Joan den 2018an, guztiok mindu gintuen Algorriko itsaslabarren hondoan plastikoak pilatuta ikusteak; hala ere, antzera jarraituko dugu plastikoak erabiltzen. Inoren etxe ondoan errauskailurik nahi ez dugula ere zenbaitetan aldarrikatu dugu 2018an; alabaina, geroz eta utzikeria handiagoa ikus daiteke atez atekoaren inguruan.

Urteroko neguko buruhaustea ere hemen da; ez dago elurrik pistetan, eta guztiok kezkatzen gaitu klima-aldaketak; edozelan ere, kilometro mordoa egingo ditugu, eskiatzera joan eta etortzeko. Ditudan kontraesan horien arteko bat aldatzeko saiakeran hasiko dut 2019a. Urte berriak badakit ezetz, baina guztiok egindako keinu txiki bakarrak nabarmen hobetu baititzake gure bazterrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak