Eguzkia bai, lurzorurik?

Muturreko sinpletasunera joz, esan daiteke landareek gainontzeko bizidunon gorputzetako osagaiak eta erregaia ekoizten dituztela. Horra, gorputzak eraikitzeko adreiluak eta martxan mantentzeko gasolioa, hurrenez hurren.

Hornigai horiek fabrikatzeko, eguzki-energia erabiltzen dute landareek. Halaber, lurzorutik, adreiluak eta gasolioa ekoizteko lehengaiak hartu behar dituzte. Hala, gorputzean dugun materia, oinarrian, landareek eguzki-energiari esker eraldatu duten lurzorua litzateke. Energia, berriz, erregai gisa gorde den eguzki-energia.

Azken hilabeteotan, bolo-bolo ibili da eguzki-izpi falta guztion ahotan. Bestalde, ekaineko uholdeak argi ikusarazi zigun euriteetan lurzoru-tona mordoa galtzen ditugula. Aurrerantzean, ziur aski, ikusiko dugu eguzkia, egunero sortaldean jaio eta sartaldean hiltzen.

Alabaina, zertarako eguzkia lehengai-iturri dugun lurzorurik ez bada?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak