Duela lau urte, arrasatearrek gure alderdian (EAJ) jarri zuten konfiantza, Maria Ubarretxena buru genuelarik. Aukera hori baliagarria izan zaigu Arrasaterako agindu genuen programa garatzeko. Arrasatearrek gugan jarritako itxaropenei erantzuteko.
Arrasate Gipuzkoako herri handiena da orain zero zorra duena eta Estatu mailan hirugarren Udala da biztanleko gizarte politiketan gehien inbertitzen. Era berean, eskura genituen baliabideen kudeaketa jasangarria eta arduratsua egin da, 22 milioi euroko inbertsioa eginez herrian; tartean, Juan Arzamendi Musika Etxe berriari eskainitakoa
Gainera, uste dugu Maria Ubarretxena buru duen taldeak estilo berri bat ekarri duela Arrasatera, adibidez: udaletxeko balkoian loreak, urik gabeko iturriak –San Frantzisko eta Iturbide egoitza– orain martxan dauzkagu, pareta ilunak izatetik pasa gara muralak edo monumentuak izatera – Gipuzkoa etorbidea, Amaia zinemako alboko pareta, eta abar–.
Erraza da ikuspegia galtzea, batzuetan ahaztu egiten zaigu gure bozaren indarra. Eta horrek egiten du balantza alde batera edo bestera joatea. Ez da gauza bera. Gobernu onak, hala-moduzkoak eta txarrak daudelako. Gure esku dago botoa ematea, Arrasateri etorkizun gehien emango dion aukeraren alde. Arrasatek ez du apurketa behar, jarraipena baizik, berriro atzeraka egin ez dezagun, iraganera.
Hurrengo legealdiari begira, Mari Ubarretxenak talde sendoa osatu du, konpromisoa eta dedikazioa duten pertsonekin eta inkorporazio berriekin.
Amaiak eta biok, nahiz eta lehen lerroan ez jarraitu, gure arloak ondo bideratuta laga ditugu, ekimen berriak proposatuta. Eta gure genuke gure ordez sartuko diren pertsonek lanari eta ekimenei heltzea guk jarritako dedikazio eta ilusio berberarekin. Botoa eman diezaiogun Maria Ubarretxena buru duen ereduari!
----------
Amaia Azpiazu eta Juan Karlos Garitano
Arrasate