"Domu Santu eguneko goizaldean San Juanen irudia berriro profanatua izan zelarik, Arrasateko udalbatzak, osoko bilkuran batzarturik, zera adosten du:
1) Sortutako minarekin bat egin eta horrelako ekintzak gaitzestea,
-Herritarren sentimenduak mintzen dituztelako.
-Elkarbizitza eragozten dutelako.
-Oinarrizko printzipioa den errespetuaren aurka doazelako.
2) Neurriak hartzea berriro horrelakorik gertatu ez dadin".
Baina alkate jaunak, mozio hau udalbatzari aurkeztea eragotzi eta jarrera oportunista batekin, osoko bilkurari aurreratu eta komunikabideetara EAJren mozioaren suzedaneo bat bidali du, EAJren ekimena aipatu ere egin gabe.
Alkate jaunarentzat, gertatutakoa ez da profanazio bat izan (San Juani errespetu falta), baizik eta kalteak, leihoetako bidrierak puskatzea izan balitz bezala.
Aldi berean, ez du inolako neurririk hartu nahi horrelakorik berriro gertatu ez dadin.
Ahaztu egin ote zaio udaltzainen funtzioetariko bat gure kaleak zaintzea dela?
Konbentzituta gaude gure mozioa aldarrikatzeko arrazoi nahikoak dauzkagula.
Horrelako gertakari tamalgarrien aurrean, Bildu mobilizatzeko, behintzat, balio izan du.
----------
Juan Karlos Garitano
(Arrasateko EAJren Udal Taldea)
Arrasate