Baztertzen eta diskriminatzen duten ordenantzak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Karlos Garitano 2014ko uzt. 6a, 00:00

Arrasaten, auzokonposta eta autokonposta erregulatzen duten ordenantzetan, bonifikazioari dagokion artikulua baztertzailea dela deritzogu...

"Zaborren tasan bonifikazioa izateko eskubidea izango dute etxebizitzetan sortutako materia organiko guztia konpostatzen dutenak. Horrela, ezingo dute hondakinik utzi hondakin organikoen biltze zerbitzuan".

Denok dakigu kalitate oneko konposta lortzeko ez direla animalien jatorriko hondakinak eta sukaldatutakoak erabili behar. Arrasaten, arrazoi honegatik asko dira hondakin begetalak bakarrik erabiltzen dituzten konpost-egileak.

Hori hala izanik, ordenantza hauek konpost hau egiten duten familiak diskriminatzen dituzte, ez baitira bonifikatuak izango. 

Udalak, konposta egiterakoan, "denak balio du" bakarrik baloratzen du, horrek dakartzan arazoak penalizatu gabe. Adibidez, hezurrak, grasak, haziak, gazitasuna, arratoiak, eta abar.

Bestetik, analisiaren beharra dute, bai fisikoki, kimikoki eta bakteriologikoki, konpost hori onartzeko.

Aldi berean, ordenantza fiskaletan, EAJren Udal Taldeak bonifikazio honen aurka bozkatu zuen, Arrasateko familia guztiek ez daukatelako bonifikazio hau jasotzeko aukera izateko eskubiderik, eta, beraz, diskriminatzailea delako bere aplikazioa.

Konpostaren praktika bultzatu eta laguntzea beharrezkoa da, baina diskriminatu gabe.

----------

Juan Karlos Garitano

(EAJren Udal Taldea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak