Lan gehiago eta kritika gutxiago, Garcia jauna

Erabiltzailearen aurpegia Juan Karlos Garitano 2014ko mar. 30a, 00:00

Ze fundamenturekin kritikatzen du Arrasateko PSEren idazkari Francisco Garcia jaunak hondakinen mahaian EAJk lortu duen akordioa?

Mahai honetako partaide izanez, EAJk, beti bezala, arrasatear gehienen interesen alde lan egin du. PSEk, bestalde, ezin du horrelakorik baieztatu. Garcia jaunak ez du nahi izan eta jadanik badaki erabaki okerra hartu zuela.

Hondakinen mahaian hartutako akordioak, atez atekoaren sistema alde batera utzita, edukiontzien bitarteko hondakin bilketari ematen dio lehentasuna, Arrasateko sentsibilitate politiko ezberdinetako herritarren nahia beteaz, Garcia jaunak ordezkatzen dituenenak barne.

Ez dago dudarik arrasatear gehienak akordio hau lortzeaz poztu direla eta edukiontzien bitartezko hondakinen bilketa defendatzen dugunok konfiantza osoa daukagu denon artean lortuko dugula sistemaren baliagarritasuna demostratzea, lortuko baitugu hitzartutako helburuak betetzea.

Halere, nola ulertu daiteke, Garcia jauna, zeinek 5. edukiontzia defendatzen duela esaten duen, ez dela fio arrasatearrek demostratuko dutela?

Gainera, EAJ kritikatzen du, Arrasate Garbirekin batera (AG), hondakinen mahaiko beste partaideen (Bildu, Aralar, Ezker Anitza, Zero Zabor eta Ekologistak Martxan) konfiantza lortu izana eta edukiontzien bitartezko hondakin bilketaren aldeko apustua egin izana, akordio batean islatuz.

Akordio hau aste honetan udaletxean ospatutako osoko bilkuran onartu da, eta, horri esker, 2012ko ekainaren 12ko osoko plenoan atez atekoa inplantatzeko hartutako erabakia bertan behera gelditu da.

Garcia jauna noiz konturatuko da heldu dela momentua behingoz "elkarlanean aritzeko eta gutxiago kritikatzeko"?

----------

Juan Karlos Garitano

(EAJ-PNVren bozeramailea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak