"Vibo bidaia agentzia. Nork ematen du gehiago?"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Iturrospe 2012ko ira. 29a, 02:00

Udan Palmara egin genuen bidaia bat...

... aireportutik hotelera joan-etorria barne zelarik, esaniko Vibo bidaia agentziarekin. Eta pelikuletan gertatzen diren moduko hiru gauza pasa zitzaigun. Ondoren agentzian ez dute ezer jakin nahi.

1-Palmara heldutakoan, inor ez zegoen itxaroten. Galdezka hasi ginen Solplan konpainia non zegoen eta inork ez zekien Solplan hau zein zen. Norbera ibili behar gora eta behera galdezka. Halako batean esan ziguten Smilo-ko mostradorera joateko. Mostradorea aurkitu ondoren… "Goiko solairura joan eta han 1.102 autobusa hartu…".   Hogei bat minuturen ondoren aurkitu genuen autobusa. Agentziaren erantzuna: "Behar bezala uniformaturiko langileren bat bazegoela. Baliteke gu heltzerako orduan besten bezeroren batekin egotea".

2-Gelako airea girotzeko aparailua ez zegoen bere onean. Gauez kanpoan freskoago zegoen gela barruan baino. Hiru egunetan bueltaka ibili ondoren,  lortu genuen gelaz aldatzea. Honetaz agentziak ez digu ezer erantzun.

3-Hau gutxi balitz, bueltako egunean gu batzera ez ziren etorri. Guri lagatako tokian eta esandako orduan geunden. Hotelak oinezkoen sarrera daukanez, ehun bat metrora utzi gintuzten. Ondoren taxi bat hartu behar izan genuen aireportura heltzeko 91,40 euro norberak ordainduta. Bidean taxi gidariak esan zigun ez garela lehenak gauza berdina gertatzen zaiena. 

Aireportuan erreklamazio bat jarri genuen eta Bergarara heldutakoan beste bat. Bi hilabete eta erdi pasa eta gero jasotako erantzuna: "Buseko txoferra hoteletik pasa zen eta gu ez geunden bertan".

Hau ikusita, ondo pentsatu Vibo bidaia agentziara joan aurretik.

--------------------

Jose Iturrospe

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak