Hain da gauza sinplea, baina...

Erabiltzailearen aurpegia Julen Iriondo 2016ko ekainaren 11

Hain da gauza sinplea, baina...

Herri galdeketaren ostean pozik ziren hartarako lanean jardun duten –ordu luzez hainbat– taldeetako kideak; pozik, herritarrei aukera eman zietelako, eta milakak esan zutelako Bai edo Ez; herritarrei Bai edo Ez esateko, iritzia emateko, aukera eman zietelako pozik; hain da gauza sinplea, baina...

Eta baietz esatea ezetz esatea bezain sinple; baina aitortu behar zaie bigarrenei domekako ariketan parte hartuta egindako ekarpena; euren gogoa defendatzeko bozkatzera zertan joanik ez izan arren, bozkatzera joan ziren horiena; independente izan nahi ez dutenena, baina herritarrek hala erabakita.

Gehiago bitez hurrengoetan! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak