Parisen isurketen murriztea adostea helburu zuen goi-bilera notizia zen egun beretan, jertse inteligente bati buruzko elkarrizketa entzun nuen irratian –arropa gehiagoren beharrik baduen adierazten dio daramanari–. Muturreko adibidea izango da, baina zaila dirudi kontsumo eredu batzuk bultzatzen diren bitartean ekoizpen ereduak beste norabide baten joatea.
Entzun nuen, baita ere, itsasoaren mailaren igoeragatik desagertzeko aurreikuspena duen irlarena. Haiei ez die balio errefusarentzako ezein zabortegik, ezta beste edozein azpiegiturak. Beste zerbait pentsatu behar da.