Adora dezagun Jimenez!

Erabiltzailearen aurpegia Julen Iriondo 2015ko uzt. 18a, 00:00

PSNko buru ohiak esan du: "Ni abokatutzatik etorri nintzen, lehenik, nire alderdia zerbitzatzera; Nafarroa, zerbitzatzera, bigarrenik [ondo dago aitortzea]; eta etorri nintzen dirua galduz. Iruditzen zait orain soldata jaitsi dutela dioten askok dirua irabazten dutela, lehen lau txakur handi irabazten zituztelako".

Gauza normala behar lukeena –bere kasua; zerbitzari publikoak karguaren lan eta arduren arabera irabazi behar duela ulertzen dut nik, ez arlo pribatuan irabazten zuenaren arabera– salbuespenezko goraipatu beharrekotzat hartzen du Jimenezek, eta euren soldata jaitsiz eredugarri dihardutenei burla egin.

Ea aldatzen den zerbitzu publikoari buruz orain arte askok izan duten kontzeptua ere!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak