Kontsolamendu eskasa: maite ditugunak, aldamenean nahiago. Oraindik ere hala uste dut, noski. Baina aitortu behar dut azken despedida batean sentitu dudala emoziotxo baikor bat –nahiz eta ez betiereko bizitzarekin lotua–.
Ikusi nituen adin bateko gizonezkoak ia hitzik gabe, baina joandakoarekiko maitasuna ageri-agerian utziz; beste hainbeste joandakoaren anaia fraideak.
Maitasun adierazpen horiek poz txiki bat eragin zidaten barrenean, basakeria itzeletara ere ohitzen hasiak garen garaiotan.