'Lapurretak' eta lapurretak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Iriondo 2014ko urr. 27a, 08:59

Sekula ez dut gustuko izan banketxeetako arduradunak harro esaten ikustea euren entitateak zenbat diru irabazi duen, urte batean bai, eta hurrengoan ere bai.

Halako notizia bat entzun izan dudan bakoitzean beti pentsatu izan dut: "Nola liteke herritarrei lapurtutako diruarekin izandako irabazien berri, horrela, lotsarik gabe aurpegira botatzea?".

Orain ari gara jakiten legezko lapurreta horiekin batera norbere aberasterako azpijokoetan, lasai, ibili direla hainbat, politikariak tartean. Dutena besteko boterea duten alderdiak ez balira, aspaldi leudeke neurri gogorragoak haien kontra. Epaitegiek egiten ez badute, herriak egingo duen itxaropena badut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak