Interesgarri dator opor ostea

Erabiltzailearen aurpegia Julen Iriondo 2014ko irailaren 5a

Galderaren erantzuna gustukoa izango ez den arriskuz, galdetzeari inongo biderik ez emateko Madrilgo Gobernuak hartutako jarrera kopiatuko bagenu...

... nire parametroen arabera, debekatu egin behar litzateke inori heriotza zigorra ontzat hartuko ote lukeen galdetzea. Berriki plazaratu duten inkesta baten emaitza da Espainiako gazteen erdia inguruk begi onez ikusiko luketela heriotza zigorra. Ez galdetzeagatik, baina, ez litzateke gazte horien pentsaera aldatuko, ezta?

Errealitate baten aurrean begiak ixteak eragin dezake parean duzuna ez ikustea, baina desagerrarazi ez du egiten. Interesgarri dator opor ostea: Eskozia, Katalunia...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak