Sekulako diru pila tokatu da bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Jone Iribecampos 2017ko mar. 31a, 07:58

Ba, bai, albisteak ez du oihartzun handirik izan eta inor gutxi enteratu da.

Debagoien inguruan, zehazki, 87.827.628 euro tokatu dira. Ondo banatuta herri guztietan. Leintz Gatzagan 341.197 euro, Oñatin 15 milioi, Aretxabaletan 9 milioi pasa, Bergaran, berriz, 20tik gora, Elgetan 1 eta erdi, Antzuolan 3 milioi, Eskoriatzan 5,7 milioi eta txapelduna Arrasate, ia 31 milioi euro, toma ya! Eta hauxe da denon galdera: nortzuk dira, ba, zorte hori izan dutenak? Ba, gu guztiok gara zortedunak, denoi tokatu zaigu milioi mordo hori ordaintzea. Bai, bai... zorte txarra izan dugu. Herritarrok ez dugu dirua poltsikoratuko, ordaindu baizik, eta 35 urte izango ditugu horretarako.

Ia 88 milioi euro ez da gutxiesteko moduko zifra; oraindik eta gutxiago, herriari ezkutatzekoa. Eta zor hori gutxi balitz, sinatuko den kontratuak ere baditu hamaika arantza; izan ere, ordaindu beharreko zor horrek lehentasuna izango du beste guztien artean, aurrekontuak ez dira onartuko zor hori kitatzeko dirurik ez badago... 

Kontratu hori onartzeko asmoa duen Debagoieneko Mankomunitateko zein herrietako arduradunek jakinarazi al dituzte datu horiek? Eman al dute publikoki horren berri? Eztabaida kaleratu al dute? Egin behar lukete, baldin eta hitzeko pertsonak badira. Kalte gehiegi bailekarke, zaborra behar bezala kudeatuz gero, beharko ez genukeen erraustegi bat egiteak.

----------

Jone Iribecampos, Julen Romaratezabala, Jone Ojea eta Goizane Gabilondo 

Debagoiena Zutik-en izenean

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak