Bagebitzen, bagabitz eta zeuekin danokin albuen, ibiliko gare

Erabiltzailearen aurpegia Jone Iribecampos 2016ko mai. 6a, 00:00

25 urtek askorako emun daue eta baitta berau ospatzeko antolatutako apirillak be.

Hamaika izen die antolatutako ekintzak eta benetan poz-pozik aillegau gare hille bukaerara, herrixaren erantzuna kristorena izen da eta jasotako laguntza baitta. Beraz, eskerrak emutia besteik ez jaku geraketan hillabete honi bukaera borobilla emuteko! 

Eskerrik asko dantzari, trikitalari, txalapartari, albokari, bertsolari, txistulari eta kiliki eta konpartsetako jentiari; eguraldixa lagun ez euki arren, gurekin batera kaliak alaitzera urtetiagatik. 

Eskerrik asko beste mundu bat eraikitzera bidian azoka alternatibuan parte hartu ziñuten proiektu guztiei, eta, batez be, antolaketa lanetan ibili zan Josuri. 

Eskerrik asko artisau eta nekazari gazte guztixei, zeuen lana ezinbestekua dalako amesten dogun Arrasate hori lortzera bidian. Biba zuek! 

Eskerrik asko, Oihan eta Jone, apirillian zihar komunikaziñuaz arduratziarren eta baitta Oihan eta Txomiñei be, bideo eta argazki guzti horreingatik! 

Eskerrik asko SUDCeko sukaldarixei; zeuek bezelako gazte gehixau behar dittu herrixak! 

Eskerrik asko Atxabaltako gaztiei; zeuen enbajadatxoren baten zain geraketan gara! 

Eskerrik asko Txatxilipurdiri, zeuen lanari esker bixarko gaztiak gaztetxia gertuau sentiduko daue eta! 

Eskerrik asko oholtza gainetik pasau zarien talde guztiei, bereziki zeuei, Ain_1, zeuen poesia gaztetxero hori ederra izan zan. Malkuak ataratia lortuta, ezer gutxi geraketan da esateko...! 

Eskerrik asko Garita eta Marixoli, gure inguruak eta gure historixa gehixau ezauketako aukeria emutiarren! 

Eskerrik asko Kepa eta Pulei be, ekitaldirako prestatutako oparixengatik, hurrengo ekitaldixa oholtza gaiñetik egin deizuen lanien jarraittuk dogu!

Eskerrik asko Kooltur Ostegunei, bai apirillian eginddako lanagatik, eta baitta urtian zihar ostegunero-ostegunero gaztetxia musikaz betetiagatik be!

Eskerrik asko Arrasaten bide lagun izan dittugun taberna laguntzaille guztiei: Txoko, Taupa, Taxka, Osorik, Amaiur, Etxoste, Dat, Jaizale, Iluntz, Ekaitz, Okoretegi, Bengoa, Monte, Kimetz, Irish Pub, Nahi, Ederra, Iturri, Kajoi, Itzala, Rumba, Ezkiña, Irati eta Espres tabernei!

Eta ezin eskertu barik itxi urte guzti honeittan, gaztetxian modu batera edo bestera parte hartu dozuen gazte danok! Zeuekin albuan eta autogestiñua ardatz hartuta lanian jarraittuko dogu gune aske hau eraikitzen eta, zela ez, herrixa gune askez josten… Eskerrik asko!

----------

Jone Iribecampos

(AGAKO)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak