Duela hilabete batzuk inauguratu zen Antzuolatik lapur zubiraino doan bidegorria. Ez nuen espero halako arrakastarik izango zuenik; izan ere, antzuolar eta bergarar asko ikusten da oinez zein bizikletaz aldapan gora eta behera.
Kontua da denon poltsikotik erosi dugun bidegorria pitzatzen hasia dela Burubiko pare inguruan. Hasieran, asfalto gainean pitzadura txiki bat agertu zen, baina gero eta nabarmenago da lurra hondoratzen doala, eta, horrela jarraitzen badu, laster zulo handi bat ikusi beharrean gara. Ez dakit halako azpiegiturak egiten direnean ekoizleak zein berme eman behar duen, baina izango da heldulekuren bat kontratuan. Arazoaren berri eman nahi dut, ez bada jada ezagutzen, eta, gainera, berme denbora iraungi baino lehen. Ez dadila inor etorri "lehenago esan izan bazenute" eta halakorik esaten. Dagokionari eskertuko diogu neurriak hartzea, kalte handiagoak egin baino lehen; aurrez, mila esker.
----------
Joseba Iparragirre
Antzuola