Antzuola–Bergara bidea

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Iparragirre 2018ko ots. 16a, 08:48

Zigor handi samarra jasaten ari da bide zahar hau aspalditxo honetan.

Alde batetik, eguneroko trafikoa; norbaitek izango du pasatzen diren autoen eta kamioien estatistika.

Nik neuk astelehenetik ostiralera milaka zenbatuko nituzke.

Hori gutxi balitz, azken urteotan, autobiaren lanek eraginda, trafiko astunaren gehitze bat gertatu da. Kamioiek menditik ekarrita bidea lokaztuta lagatzen dute, arriskutsuago eginez, obratik bat-batean lehentasunez irteten diren kamioiek gainontzeko ibilgailuei susto bat baino gehiago emanez, han eta hemen luiziak. Iribar parean obrarako sarbidea egiteko bidea ere aldatu egin da, benetan arriskutsua bilakatuz. Eta orain, bide guzia zuloz betetzen hasi zaigu, eta honetan, azken asteotako elurteek eta botatzen den gatzak ez dute lagundu.

Kezkatzekoa da hor dabilen trafiko guztiarekin bidearen egoera noalakoa den.

Agian, honen ardura dutenak jabetu dira eta lanen bat abian jartzea pentsatua izango dute, edo, beharbada, eta autobiako lanek iraun bitartean, behin-behineko egoera denez, amaitu arte luzatzea pentsatuko dute. Ba, nik diot ez badira jabetu, datozela asteko ordu punta baten, ikus dezatela bidearen egoera, eta ondoren erabakitzeko, ez dagigula gertatu istripu larri baten ondoren behinbehinekotasuna alde batera laga eta arrapataka konponketa lanak egin hasi beharra.

Mila esker!

----------

Joseba Iparragirre

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak