Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Jasone Giraldo 2019ko urr. 11a, 07:56

Uztailean, Arrasaten, Munduko Arrozak ekimena ospatu genuen, eta, horren bitartez, arrasatearrok geure herrian dugun kultura aberastasuna bide, modu anitz eta ezberdinetan sukaldatutako arrozez gozatzeko aukera izan genuen. Hau honela, eta pausotxo bat gehiago eman nahian, arroz plater horiek guztiak euro baten truke banatu genituen

Aldez aurretik, ekimena antolatzeko elkarlanean aritu ginen elkarte eta erakundeek gobernuz kanpoko hainbat erakunderen zerrenda osatu genuen: Proactiva Open Arms, Salvamento Maritimo Humanitario, Sea Watch, Zaporeak eta Mundukide Fundazioa.

Ekimenean parte hartu genuen arrasatearrok euro hori zein erakunderi bideratuko geniokeen erabakitzeko aukera izan genuen. Guztira, 95 euro batu genituen, eta, hala, Salvamento Maritimo Humanitario izan zen bozkatuena, eta jada bideratu dugu ekarpena.

Ekarpentxo honen onura izan duen erakundearen eta, nola ez, Munduko Arrozak ekimenaren antolatzaileon partetik, mila-mila esker, Arrasate!

Mundua, arroz-ale batean!

Oharra: hauek izan ziren ekimenaren antolatzaileak: Arrasateko Udalaren Aniztasun Saila, SOS Arrazakeria, Gurutze Gorria, Manos Activas Por Un Mundo Solidario elkartea, IMME elkartea eta Ekin Emakumeak Elkartea.

----------

Jasone Giraldo

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak