Suizidiotik urtebetera

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2023ko urr. 11a, 10:36

Gertaera gogorrak bizitza ikusteko era aldatzen dizu, abestiak entzuteko era ere bai, beste esanahi batzuk azalarazten dizkizu.

Adibidez, Hertzainak taldearen ez dira betiko garai onenak... Aitortzen dut ohartu gabe pasa direla nireak.

Edota Mocedadesen hau: ¿Dónde estás, corazón? No oigo tu palpitar, es tan grande el dolor, que no puedo llorar, yo quisiera llorar... Ariman dudan min galanta ateratzen laguntzen dit; Rozalen-en Agárrate a la vida abestia suizidioen errealitate gordinera asko hurbiltzen da: Aunque no entienda, me quedo a tu lado y apago la voz. A veces, la simple presencia es la mayor comprensión; Olaia Intziartek Zure miña abestian esaten du: Zer sufritu duen hemen ez egotea erabaki duenak... Gaiaren nondik norakoak garbi adierazten du.

Eskerrak eman nahi dizkizuet era batean edo bestean pazientzia galantarekin hor egon zareten guztiei, eta besarkadarik beroena itsasoko ura ekarri didazuenei, guri laguntzeko gehiago ezin duzue egin eta.

 

-------------

Josu Garitaonandia

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak