Gure ibaia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2023ko uztailaren 16a

Aurten hamabi urte beteko dira Bergaran lehenengo ahateak eta ondoren arrainak hilik azaldu zirela. 

Errudunik ez dute aurkitu, baina agerian geratu zen administrazioen arteko ganora faltak eragin zuela hondamendi hura.

Harrezkero ere azaldu dira animaliak hilik ibai bazterretan, baina, era berean, abisuak ere egon dira, denboraz heldu izanaren ondorioz kalteak saihestea lortu dutenak.

Zaindu dezagun gure ibaia.

Ez izan beldurrik eta deitu 112 zenbakira zerbait arraroa sumatzen baduzue ibaian.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak