Ondo bereizi sortzen dituzun zaborrak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2023ko ekainaren 25a

Zaldibarren eroritako zabortegiaren epaia atzeratzen dihardute.

Zaldibarren eroritako zabortegiaren epaia atzeratzen dihardute.

Orain, hamahiru dira inputatuak; haiek dira gertatutakoaren arduradun nagusiak, baina guk ere gure arduratxoa daukagu zaborrak sortzen ditugun unetik; gure ganora faltagatik, errefus larregi sortzen dugu, eta horiek zabortegira doaz edo errauskailuan erretzen dituzte.

Egin ditzagun gauzak ondo eta ahalegindu gaitezen zero zabor helburua lortzen; sortzen ditugun apurrak gure herriko San Juan suan erre ditzagun. 

Espiritu gaiztoak uxatzeko ohitura horrekin ea gure herritik bidaltzen ditugun zabortegi eta errauskailu guztiak.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak