Tritioa gelditzen zaie depuratzeko, baina oraindik ez da asmatu horretarako teknologiarik; beraz, tokirik gabe gelditu direnean, itsasora isuri eta kito! Lasaitzeko asmoarekin, aditu batzuek esaten dute munduko zentral nuklear guztiek isurtzen dutela ura tritioarekin.
Hori entzunda, logikoa da pentsatzea: "Auskalo zenbat gauza gehiago isurtzen dituzten".
Ez ahaztu oraindik su nuklearrak piztuta jarraitzen duela; ez dakite noiz arte egongo den piztuta, eta, kontrolpean eusteko, ur erradiaktiboa sortzen dute hondakin bezala.
Gai horiek ez dute aintzat hartzen energia nuklearra merkea dela esateko orduan, eta inork ez daki zer ondorio dakarren ondorengo belaunaldientzako, baina gauza onik ez.
Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei erosten diezu argindarra?
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara