Kontuz merkurioarekin!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2022ko abe. 3a, 00:00

Sergio Mejia medikuak dio Industria Iraultza hasi zenetik 200 aldiz merkurio gehiago dagoela Groenlandian.

Mundu osoan dago zabalduta, kutsadura gisa. Pentsa, Ipar Poloan ere bai. Eta hemen ez da egon lantegirik, baina gizakiok propina bezala merkurioa sartzen dugu txertoen bitartez: merkurioa erabiltzen da txertoa egonkortzeko, eta, Kentuckyko Unibertsitateko Kimika maisu Boyd Haleyren iritziz, autismoaren atzean dago substantzia hori.

Badakit beste zientzialari askok kontrakoa esango dutela, baina hau ez da demokrazia kontu bat: zientzialari batek arazoa ikusten badu, besteek frogatu eta konbentzitu egin behar dute ez dagoela arazorik, gai horrekin aurrera jarraitu baino lehen. Aurrera jarraituz gero, COVID txertoarekin bezala, beti babestu beharko lirateke medikamentuek eragindako albo-ondorioak sufritzen dituzten pertsonak.

Izan ere, egon diren auzietan, ez ordaintzeko aitzakien artean borondatezkoak direla esaten dute.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak