Gizarte gaixo batean bizi gara eta ekintza gehiago bideratu behar dira suizidioak prebenitzeko; kontraesana iruditu arren, araututa egon beharko luke bere buruaz beste egitea erabakitzen dutenei heriotza duina bideratzeak. Erabakia argi duenak lehenago edo geroago lortuko du helburua, legeztatuta egon edo ez.
Gizarte aurreratu batean, norberaren eskubidea izan beharko litzateke bere bizitza bukatzeko erabakia hartzea, itxaron gabe hirugarren pertsona batzuek zure sufrimendu fisikoari egiten dioten balorazioa. Sufrimendu mota asko daude neurtu ezin daitezkeenak, eta bakoitzak mina eramateko gaitasun desberdina dauka.
Gakoa da erabaki hauek tramitatzerakoan gizartean dauden indar guztiak bideratzea; hitz egiteak bakarrik jaitsiko ditu suizidioak.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara