Gaurko inperioak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2022ko mai. 14a, 00:00

Bizi garen Lur planeta mugatu honetan 193 estatu daude eta beste lau berezi bezala onartzen dira: Vatikanoa, Palestina, Kosovo eta Taiwan

Itxaropena daukat egunen batean Euskal Herria ere zerrenda horretan sartuko dela eta suposatzen dut herrialde asko gure egoera berean egongo direla. Ez pentsa Frantzia eta Espainia direla Euskal Herriaren arazo bakarrak; bi estatu hauen gainetik beste batzuek agintzen dute, multinazionalek eta hauen atzetik dauden agintari gutxi batzuek; munduko hamar multinazional handienek 184 estatuk baino diru gehiago mugitzen dute,hauek nahi duten dena egin dezakete botere gehiago hartzeko egarri ase ezin horretan, ez dute etikarik eta berdin zaie pertsonen sufrimendua.

Egoera honi aurre egiteko Euskal Herriak badu bere edari magikoa: kooperatibak. Mundu mailan oso ospetsuak eta zaindu egin behar ditugunak, gure zilborrari hainbeste begiratu beharrean; ez pentsa beste batek zuk baino hobeto zainduko duenik gure herria.

Gora langileen eskuetan dauden lantegiak!

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak