Martxoaren hasieran, berriz, elektrizitaterik gabe gelditu zen zentral nuklear hura; hala, ikusita errusiarrek eta ukrainarrek euren gatazkagatik ez zutela kasurik egiten, bielorrusiarrek zentral nuklearreko argindar sarea konpondu zuten.
1986ko istripuan, Bielorrusia izan zen kaltetuena.
Gizakiaren zorotasunak ez dauka mugarik; arma nuklearrak, momentuz, ez dituzte erabili, baina mehatxua hor dago. Armamentu normalarekin zentral nuklearrak bonbardatu dituzte.
Guk egin dezakegun apurra da ez erostea zentral nuklearrak erabiltzen dituzten argindar-enpresei.
Eta zuk nori erosten diozu argindarra?
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara