Fukushima, pil-pilean

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2022ko mar. 12a, 00:00

Oraindik bakailaoa pil-pilean egiteko egiteko besteko berotasuna dago Fukushiman; erradiaktiboa irtengo litzatekeela, seguru, eta auskalo jaten ditugun arrainak zenbateraino kaltetuta dauden erradioaktibitateagatik.

Japoniako autoritateek onartzen dute kontrolatu gabe kutsatutako ur asko joan zela itsasora, eta argumentu bezala erabiltzen dute kontrolatutako ur kutsatua botatzen hasteko; izan ere, toki barik gelditu dira, egunero sortzen baitute 150 tona ur erradiaktibo, depuratu ondoren deposituetan gordetzeko.

Hamaika urte daramatzate ura botatzen kaltetutako uranioari; urak zirrikituetatik ihes egiten du eta mendiko urarekin nahasten da. Ur zati bat berrerabiltzen dute zentralean eta beste zati bat depuratu egiten dute, baina zeharo ez, oraindik ez da-eta asmatu tritioa kenduko duen teknologiarik.

Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindarenpresei erosten diezula argindarra?

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak