Eskerrik asko Debagoieneko Ospitaleko hirugarren solairuko langileei

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2022ko urt. 15a, 00:00

Arrasateko Debagoieneko Ospitaleko COVID solairuan lan egiten duten taldekoei nire besarkadarik beroena bidali nahi diet, nirekin bizi den 91 urteko familiakoa maitasun paregabez zaintzeagatik 316. gelan.

Lanez lepo zabiltzate, baina tartetxoa ateratzen duzue gelarik gela umorea banatzeko, COVIDarekin kutsatzeko arriskupean egunero; eta gaixotzen bazarete, zuen mutuaren aldetik entzungo duzue lanetik kanpo hartu duzuela. Pazientzia!

Baina ospitalearen beste aurpegi bat ere ezagutu dut: ostiral arratsalde batean esan zidaten ezin nintzela sartu COVID ziurtagiria eguneratuta ez baldin baneukan. Ez nuen sinesten egoera hura; aurreko hiru egunetan arazorik gabe sartu nintzen, ni nintzen pertsona seguruena gaixoaren ondoan egoteko, gaixotasun berbera hartuta eta nire berrogeialdia beteta nuelako. Beste edozein pertsonak –ospitaleko langile edo familiako–, nahiz eta babes pila bat jantzi eta txertoa eta COVID ziurtagiria eduki, nik baino arrisku handiagoa hartuko zukeen. Alegia, zentzurik gabeko egoera bizi izan nuen; izan ere, lege berriak duen akats batengatik ezin nuen ziurtagiria Internetetik jaitsi, eta ez ziguten beste irtenbiderik eman.

Hasi bezala bukatuko dut: eskerrik asko momentu latz hauetan laguntzeko borondatea azaldu duzuen guztiei; ausarta izan behar da bailarako COVID gehien dagoen gunera joateko.

----------

Josu Garitaonandia

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak