Eskerrik asko, Naiara Muguruza!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2021ko abe. 5a, 00:00

Bilbon erizain bezala pertsona askoren bizitza goxatu duzu, eta denbora atera boluntario jarduteko beste ospitale batzuetan.

Aurten, Castello de la Planako Unibertsitate Ospitalean laguntzen ibili zara COVID gaixo bati. Juan Francisco Marti larri ingresatu zuten uztailaren 21ean; bere egoera okerrera zihoan, eta erabaki zaila hartu zuen: beste terapia mota bat probatu nahi zuen, bere bizitza salbatzeko azken esfortzu batean, baina zailena gero etorri zen, ospitaleko arduradunek ezetz esan zuten eta. Gaixoaren emaztea, Vanessa Bachero, Francisco de Borja Gomez abokatuarekin harremanetan jarri zen, lehenbailehen auzitara eramateko. ZIUn zeukan senarra, oso makal, eta ezin zuen beste ospitale batera eraman; lortu zuten epailearen baimena, baina ospitaleak ez zien sartzen uzten. Hala, poliziaren laguntzarekin lortu zuten sartzea, baina ospitaleak ez zien laguntasunik ematen ez, profesional aldetik ezta material aldetik ere. Kanpotik ekarri behar izan zuten dena familiak nahi zuen terapia burutzeko; pentsatu, une batez, familia hori sufritzen ari zen kalbarioa, eta, artean, ospitaleko arduradunak megafoniatik bultzatzen familiaren kontrako manifestazioak jasan beharra edukitzea.

Oztopoak oztopo, Juan Carlos Perez Olmedok bere terapia egitea lortu zuen boluntario talde baten laguntzarekin; horien artean, gure Naiara: ZIUtik irailaren 3an irten zen eta irailaren 14an etxeratu zen hilzorian zegoen gaixoa.

Uste duzue osasun publiko aldetik baten batek kontuan hartuko duela gertaera hau beste gaixo batzuei helarazteko?

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak