Txertoen gaineko eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2021ko aza. 6a, 00:00

Aurtengo irailaren 18an egin zen COVID-19aren gaineko debatea. Alde batetik, iritzi orokorra defendatzen dutenak: Maria Luisa Carcedo, Osasun ministro izandakoa; eta Manuel Martinez-Selles, Madrilgo Sendagileen Eskolako lehendakaria. Beste aldetik, bertsio ofiziala zalantzan jartzen duten hiru sendagile, nahiz eta, eztabaidaren erdian, ofizialtasuna defendatzen zutenak altxatu eta joan.

Hala ere, oso aberasgarria iruditu zait, pila bat gustatu zitzaizkidan Juan Jose Martinez sendagile gipuzkoarrak esandakoak; ikustera animatzen zaituztet: La Clave Cultural TV: https:// la clavecultural.wixsite.com/ my-site. Ea zer iruditzen zaizuen.. Federico Ruiz de Lobera kazetariaren lana goraipatzekoa da; bukaeran esan zuen gizarte bezala hobetu nahi badugu iritzi desberdinak dituzten pertsonak entzuten eta lasai eztabaidatzen ikasi behar dugula.

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak