5G-rik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2021ko urr. 9a, 00:00

Orain daukagun kutsadura mailarekin osasun arazoak daude, eta argi dago 5G teknologia martxan jartzen denean gehitu egingo direla.

Espainiako erreinuan, gizarte-segurantzak esandakoa atzera bota du epai batek; esan du Bartzelonako probintziako Sant Pere de Ribes herriko ospitaleko langile bat ez dela gauza lanean jarraitzeko; zehazki, wifi, mugikor eta elektrizitatekoadro inguruan ezin zen egon, igogailuak eta beribilak ezin zituen hartu... Laburbilduz, aparatu elektronikoen inguruan ezin da egon. Abokatuak kontratatu ditu pentsio duin bat edukitzeko, baina badakizue hemengo burokrazia petrala dela. Suedian, berriz, gai hauek hobeto bideratzen dituzte: pentsio duina emateaz gain, gaixoari bere etxea uhin hauetatik isolatzeko laguntzak ematen dizkio; hau da, behintzat, etxean atseden-toki bat izan dezala.

Gizartea modernizatzen duten uhinetatik babestu nahi baduzu, hasi zintezke zure logelatik kanpora ateratzen bertan dituzun aparatu elektroniko guztiak.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak