Zaindu ibaia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2021ko uzt. 24a, 00:00

Aurten hamar urte beteko dira Bergaran lehenengo ahateak eta ondoren arrainak hilik azaldu zirela; errudunik ez dute aurkitu, baina agerian geratu zen administrazioen arteko ganora faltak eragin zuela hondamendi hura.

Harrezkero ere gertatu dira nahita eragindako arrain hilketak; 2013an eta 2018an, baten batek zianuroa isuri zuen eta Osintxu eta Soraluze artean hilik azaldu ziren arrainak. Animatu nahi zaituztet ibaia zaintzera, eta, zerbait arraroa sumatuz gero, 112ra deitu. Adibide bezala, 2014ko maiatzaren 15ean Oñatin gertatutakoa kontatuko dizuet: giza akats bategatik, depositura bideratu beharrean ibaira isurtzen hasi ziren. Eskerrak ibai inguruan zebilen batek azkar ohartarazi zuela arazoaz, eta arrain hilketak saihestu ziren.

Ematen du birusaren kontuarekin krisi ekonomikoa hasi zela, baina ibaiek hobera egin dute; hala ere, Azpeitian, Errezil errekatxoan, arrain hilketak gertatu ziren, lantegi baten sutearen ondorioz.

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak