Substantzia batzuk kontrolatzeko filtro modernoak dituzte, baina filtro horiek ez dira tapoiak, eta ezezagunak diren gauzak aireratzen dira; lehenago edo geroago, arnastu, edan edo jan egingo ditugun substantziak.
Ezin dugu frogatu kalterik egiten ez duela, ez badakigu zer den tximiniatik irteten den guztia, eta arduragabekeria galanta da zain egotea, ea kaltetutako batek frogatzen dituen bere minen arrazoiak.
Negargura ematen dit pentsatzeak guk gure zaborrekin errauskailuari jaten ematen diogula, ez ditugulako zaborrak ganoraz bereizten.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara