Edozelan ere, aspalditik dabiltza esaten dauzkagun ohitura jasangaitzek etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea kolokan jartzen dutela, baina horrentzako ez dago erreakziorik.
Beharbada, ez dela gertatuko pentsatuko dute batzuek, kontuan izan gabe planetaren biztanleen erdiak baldintza oso gogorretan bizi direla eta haientzako zaila dela egoera gehiago gaiztotzea.
Gakoa da ondo bizi garen beste erdiok zer egingo dugun.
Izan ere, apenas dago erreakziorik.
Nire galdera da: zer gertatu behar da zure inguruan zuk erreakzionatzeko?
Natura errespetatuz ekoiztutako produktuak erosi, sobratzen zaigun dirua banku etikoetan gorde eta gelditzen zaigun denbora boluntario lanetan sartu.
Horiek dira egin ditzakegun gauza batzuk.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara