Ukrainako Gobernua tramiteak egiten dabil Unescon, Txernobylgo parajea gizateriaren ondare aitortzeko, gizakiak ez dezan ahaztu teknologia nuklearrak egin dezakeen hondamendia. Ez dago aitzakiarik zorakeria honekin jarraitzeko.
Merkea dela energi nuklearra?
Nik hainbeste pentsatu beharrik ez daukat: zentral nuklearrak dituzten argindar-enpresei ez diet elektrizitaterik erosiko.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara