Bakarrik eta hotzez hiltzen

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2021ko ots. 5a, 00:00

2018an, Erresuma Batuan Bakardadearen Ministerioa atera zuen Theresa May-ren Gobernuak. 200.000 pertsona inguru egon zitezkeen hilabete osoa familiarekin edo lagunekin hitz egin gabe, eta edadetuen %75 bakarrik bizi ziren. Suposatzen dut koronabirusaren krisiaren ondorioz handitu egin dela bakardadearen arazoa.

Honi loturik, sortutako krisi ekonomikoarekin, gero eta gehiago daude txirotasun energetikoan: etxea berotu ezinka, ur hotzarekin, eta berotu gabeko janariekin elikatzen. Ezin dute ordaindu duintasunez bizitzeko behar duten energia.

Argindar-enpresa handi batzuen mesedetan gizartea gehiago ari da sufritzen; zehazki, edadetu asko daude bakarrik eta hotzez hiltzen.

Hori aldatzea nahi baduzu, has zaitezke zure etxeko energia aldatzen: kontratatu kooperatiba energetiko bat

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

JOSU GARITAONANDIA 'OPARITU ZUHAITZ BAT' EGITASMOAREN ARDURADUNA BERGARA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak