Oparirik onena

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2020ko abe. 4a, 00:00

Astirik barik bizi ginen, alde batetik bestera presaka, pentsatuz gehien jan, litro gehien edan eta bidaiatzen kilometro gehien egiten zituztenak poziago bizi zirela, baina oker ginen. Bat-batean geldiarazi gaituzte, egoerari buruz hausnartzeko denbora hartu dugu eta beste ondorio batzuk atera ditugu. Nork esango zuen etxetik askatasunez irtetearekin poztuko ginela. Ohartu gara gure ingurukoekin hitz egitea, haiek besarkatzea, laztantzea eta maitatzea direla oparirik onenak.

Esperientzia hau etorkizuneko belaunaldiek biziko duten aurrerapen bat da; izan ere, gure zoramen kontsumista hau ez badugu aldatzen, planeta zikin eta baliabiderik gabekoa lagako diegu.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuet, gutxi kontsumituz eta asko maitatuz.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu zuhaitz bat egitasmoaren zuzendaria

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak