Txarra da aurten hildako gehiago egongo direla lan istripuetan iazko urtearekin alderatuta, Euskal Herrian.
Txarragoa da Zaldibarko istripuan gertatutakoa: urte erdi pasa eta gero, oraindik gorpurik azaldu ez, eta istripuaren ondorioz sortutako keak Debagoienean arnastu genituela eta oso zaila izango dela jakitea gure osasunean izan duen eragina.
Onartezina da erakunde publikoen borondate kaxkarra Zaldibarko istripu larri hura argitzeko; nire animo beroenak Zaldibar Argitu taldekoei.
Historiari begirada bat eginda, orain dela 100 urte pasatxo Titanic urperatu zenean, inork ez zuen espero horrelakorik gerta zitekeenik, gaur egungo istripuetan gertatzen den bezala, baina neurri zorrotzak hartu ziren berriro horrelakorik gerta ez zedin.
Bestalde, irailaren 11ko urteurrena dator. Dorre bikietan, garbitzaile batek zeuzkan ate guztiak irekitzen zituen giltza, ehunka pertsona salbatu zituena; kontua da giltza hura lan istripu baten ondorioz eman ziotela langileari.
Horrenbestez, hortxe bertan dago froga; izan ere, ondo hartutako neurriak uste baino sufrimendu gehiago saihesten ditu.
----------
Josu Garitaonandia
'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna
Bergara