Ekonomia zirkularra

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2020ko ekainaren 13a

Hauxe da 2015a ezkero Europako erakundeek indartu nahi duten ekonomia mota: jarduera baten hondakinak bestearen lehengai izan daitezela. Ideia polit hau gauzatzen den bitartean, baina, guk, kontsumitzaileok, erosi behar ditugu enbalaje gutxirekin eta ekonomia zirkular jardueran ekoiztutako produktuak.

Daukagun zaborra ondo sailkatu eta sor dezakegun errefus apurrari beste sailkapen bat ematea proposatzen dizuet: gure herriko plazan San Juan egunean erretzeko modukoak direnak aparte gorde, ea gelditzen dugun Zubietako erraustegia, zaborrik ez duelako erretzeko.

Izan ere, orain, batez beste, 400 tona zabor erretzen ditu egunean, eta aurreikusten dute egoera normalean 500 tona egunean erre ditzakeela.

Anima zaitez eta egin zure eskuan dagoena errefusik ez sortzeko.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak