Hego Koreak eskatu du kirolarien elikagaiak Fukushimatik kanpokoak izan daitezela, eta, oso arraroa iruditu arren, gobernu batek Greenpeace-ri eskatu dio erradioaktibitate neurketak egiteko Olinpiar Jokoek dirauten denboran; ikusiko dugu nola doazen Olinpiar Jokoak, baina garbi dagoena da 2011 ezkero 49.619 pertsona daudela euren etxeetatik kanpo, eta auskalo noiz bueltako diren etxera; haiei galdetu normaltasuna zer den.
Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei erosten diezula argindarra?
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara